Gipuzkoako hoteletako gelen %60 erreserbatuta daude abenduko zubirako

Patronalak egindako inkestaren arabera, okupazio tasa %75eraino igoko da egunik jendetsuenetan.

HOTELAK, TURISMOA, LONDRES
Donostiako Londres hotela. JON URBE / FOKU
inaut matauko rada
2023ko abenduaren 4a
12:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Ate joka dago abenduko zubia. Asteazkena eta ostirala jaiegunak dira, eta askok osteguna ere jai izaten dute, bost eguneko oporraldia egiteko Gabonen aurretik. Bada, Gipuzkoako ostalariek eta hotelek nabarituko dute oporraldi hori. Gipuzkoako Hotelak patronalak inkesta bat egin du bere establezimenduetan —lurraldeko gelen %80 dituzte—, eta kalkulatu dute asteazkenetik igandera batez beste %60ko okupazio tasa izango dutela hotelek.

Hala ere, egunez egun aldatu egingo da okupazio tasa: kalkulatu dute okupaziorik txikieneko egunetan gelen %50 egongo direla beteta, eta jende gehiago hartuko duten egunetan, berriz, %70-75 ingurukoa izango dela okupazio tasa batez beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.