Solosoto inguruan izan da istripua, Alhama ibaiaren eta NA-6991 errepidearen artean, Fiteron (Nafarroa). Nafarroako sorospen zerbitzuek abisua jaso dute, eta mediku talde bat istripuaren tokira bertaratu da. Heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Anbulantzia bat, suhiltzaileak eta Foruzaingoa ere han izan dira.
Ikerketa abiatu dute, istripuaren nondik norakoak argitzeko.