Istripua

Gizonezko bat hil da Gasteizen, enpresa bateko lan batzuetan zortzi metroko altueratik erorita

Istripua lehengo ostiralean gertatu zen, eta enpresak adierazi du hildakoa ez zela beretzat lanean ari zen behargina, langileak bisitatzera joan zen lagun bat baizik.

2008ko uztailaren 21a
17:27
Entzun
Gaur jakin denez, gizonezko bat hil zen joan den ostiralean Gasteizen, Taga S.A. enpresaren pabiloian, zortzi metroko altueratik erorita. Taga, Gamarrako Atarian dago eta galbanizatuen alorrean egiten du lan. M.A. Jabato Santos iturgintzako enpresa han egiten ari den obra batean gertatu zen istripua, arratsaldeko bostetan, baina enpresa honetako arduradunek adierazi dute hildakoa ez dela bere langileetako bat, "hauen bisitan joan eta istripua izan duen adiskide bat baino". E.A.D.R. da zendu den gizonezkoa, eta oraindik ez dute bere beste daturik jakinarazi.

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuaren txostenak dioenez, "segurtasun neurrien gabeziak" eragin zuen istripua, hildakoa babesik gabeko fibra eta zementuzko plaketan zebilelako.

Osalanek dituen lehenengo informazioen arabera, Taga enpresak M.A. Jabato Santos iturgintza eta berogintza enpresaren zerbitzuak kontratatu zituen bere pabiloi batean biltegiko erretenak konpontzeko eta uralitazko plakak ordezkatzeko, besteak beste.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da, eta Osalanek M.A. Jabato Santos enpresako arduradunak deitu ditu biharko, hildakoarekin duten harremana eta ezbeharraren zergatiak azaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.