Bizkaiko kiroldegiak greban

Greba egun gehiago antolatu dituzte Bizkaiko kiroldegietan

Bizkaiko kiroldegietako langileek greba egingo dute apirilean eta maiatzean. Sektore horretan, 2.000 langilek baino gehiagok egiten dute lan, azpikontratatuta.

kirola borrokan
Otsailaren 29an ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Bilboko Alondegian egin zuten agerraldia, «Kirola Borrokan» lelopean. LAB BILBO
pettan uralde
2024ko apirilaren 9a
11:15
Entzun

Bizkaiko kiroldegietako langileek beste hamar greba egun antolatu dituzte apirilerako eta maiatzerako, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. 2.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Bizkaiko sektore horretan, zerbitzua azpikontratatuta.

ELAk gogorarazi duenez, hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta «negoziazioa, eduki nahikorik gabe, gehiegi luzatzen ari da».

Azaldu dutenez, abendutik egindako greben ostean, langileek mobilizazioak areagotzea erabaki dute apirilaren 10etik 13ra, apirilaren 15etik 16ra eta maiatzaren 7tik 10era.

Lehenengo egunean, apirilaren 10ean, mobilizazioak eskualdeetara zabalduko dira, eta Bilboko Casilla kiroldegian, Sestaoko Llanasen, Galdakaoko Urretan eta Zallako kiroldegian egingo dira protestak, baita Sopelako, Elorrioko, Derioko, Leioako eta Elorrioko udaletxeen aurrean ere.

Erantzun zabala

Otsaileko grebak oso ontzat jo zituzten sindikatuek. ELAren esanetan, langile taldearen erantzuna oso zabala izan zen deialdi hartan: langileen %90ek baino gehiagok babestu zuten greba.

Bilbon, udal igerileku guztiak itxita egon ziren, eta jarduera gehienak ezin izan ziren aurrera eraman. Mantentze eta sarbide kontroleko langileek ere grebarekin bat egin zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.