Greban daude Itsasoko Jaso garabi enpresako langileak, ituna lortzeko
ITSASONDO. Manifestazio bat egingo dute gaur Ordizian (Gipuzkoa) Jaso Industrial enpresako langileek, «lan itun duin bat lortzeko». ELAk azaldu duenez, aste osoan grebara deituta daude, lan itun berriaren negoziazioak desblokeatzeko balioko dielakoan. Garabien sektoreko enpresa horretan 2015ean amaitu zen lan ituna, baina sei hilabeteko elkarrizketek ez dute fruiturik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu