Atenasera itzuli dira Nazioarteko Finantza Institutuko buruzagiak, Greziaren hartzekodun pribatuen izenean herrialde hari barkatu beharreko zor kopuruaz hitz egitera. Joan den astean adostasunik gabe amaitu ziren negoziazioak, baina orain «akordiotik gertu» daudela ziurtatu dute Lukas Papademos lehen ministroak eta hartzekodunetako batzuek.
Europako Batasunak urrian erabaki zuenez, Greziaren zorra duten bankuek eta beste inbertsiogile pribatuek ontzat hartu behar dute zor zaien diruaren erdia bueltan ez jasotzea, eta gainontzekoa berriz finantzatzea. Hartzekodun batek, Marathonek, aipatu du %70 barkatzeko negoziatzen ari direla. Arazoetako bat da zehaztea geratuko den zorraren truke zein interes pagatu beharko duen Greziak.
Grezia eta haren hartzekodun pribatuak «akordiotik gertu» daude
Nazioarteko Finantza Institutuko buruak Atenasen daude, Gobernuarekin negoziatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu