Finantza sektorea. Berregituratzea
Greziako funtzionarioek ministerioak okupatu dituzte
Greziako Gobernuak iragarritako murrizketa neurrien kontra, ehunka funtzionario ministerioen eraikinetara sartu ziren atzo Atenasen. 2015a bitarte 150.000 eta 200.000 langile publiko artean kaleratzeko asmoa du hango gobernuak. Horietatik 30.000 berehala jarriko ditu kaleratze bidean: urtebetean soldaten %60 pagatuko die, eta denbora horretan beste lanen bat topatzen ez badute, kalera joango dira. Protestak izango dira gaur ere, herrialdeko bi sindikatu nagusiek greba orokorrera deitu baitituzte sektore publikoko eta pribatuko langile gehienak. Hurrengo greba orokorra, berriz, urriaren 19rako deitu dute. Ordurako langile guzti-guztiak deitu dituzte grebara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu