Ekonomia

Grumal eta Proiek ere konkurtsoan sartu ditu epaileak

Donostiako Auzitegiak hartuko du tramitazioa, eta AIEk administratuko ditu, Fagor eta Edesa bezala.

Berria.info
2013ko abenduaren 9a
16:18
Entzun

Pedro Jose Malagon epaileak gaur goizean eman duen autoan onartu du Fagor Etxetresnen bi filial horientzat egindako eskaera. Horiek ere, Edesa eta Fagor Etxetresnak bera bezala, AIEk administratuko ditu. Eve Administracion Concursal, Horwath PLM Auditores eta Consultores Sayma-k osatzen dute elkarte hori.

Zalantzarik ez zegoen Grumalen tramitazioa Gipuzkoan egingo zela, Azpeitian duelako egoitza. Proiek, berriz, Artean dago (Bizkaia). Epaileak, baina, ebatzi du Fagor dela horren %99,02ren jabe, eta, horrek Arrasaten duenez egoitza, hori ere Gipuzkoan tramitatzea erabaki du.

Epaileak dio Grumalen datuak bere horretan direla kaudimenik ezaren seinale. Irailean 12,5 milioi euroko pasiboa zuen (zorrak), aktiboa 2,6 milioikoa zen, eta esku dirutan soilik 36.000 euro zituen.

Proieken kasuan, egoera "hobea" dela dio epaileak, baina bere datuek ere agerian uzten dutela ez duela horrek kaudimenik. Zehazki, Proieken pasiboa 11,4 milioikoa dela zehaztu du, aktiboa 7,5 milioikoa eta esku dirutan 15.000  dituela. "Maniobratzeko funtsa 3,9 miliokoa da, eta iraileko emaitzen saldoak 3,5 milioiko galera erakusten du. Konkurtso legean sartzeko falta ziren Fagor Etxetresnen azken enpresak ziren horiek. Azaroaren amaieran egin zuen konkurtsoan sartzeko eskaera Fagorrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.