Eusko Jaurlaritzak Bilboko Guggenheim Museoko Sozietate-Edukitzailean dagoen "zuloa" 7,5 milioi eurokoa dela jakinarazi du, eta horri aurre egiteko hiru milioi eurotan handituko duela haren kapitala. Bizkaiko Foru Aldundiak bere aldetik, Jaurlaritzaren kapital kopuru bera handituko du, hiru milioi euro. Beraz, Guggenheimek denera, sei milioi euro handituko du kapitala eta horrela, defizita estali eta "artelanak erosteko erritmoari eutsi ahal izango dio", Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera.
Gughenheim "zulo" hori 2002 eta 2003. urteetan egindako dibisen erosketaren ondorioa da. Orduan hamazazpi milioi dolarreko espekulazio-operazioa egin zuen museaoak. Dolarrak gora egitea espero zen baina behera egin zuen eta debaluazioak 7,5 milioi euroko galerak eragin zituen.
ekonOMIA
Gughenheimek sei milioi euro handituko du kapitala, dibisen erosketak eragindako "zuloa" estaltzeko
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, bakoitzak, hiru milioi euro handituko diote museoari kapitala. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du kapital handitze hori "artelanak erosteko erritmoari eutsi ahal izateko" balioko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu