Gutxieneko zerbitzuak

2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EUSKO JAURLARITZA

Osakidetza. Ospitaleetan, jaiegunetako lantaldea izango da. Lehen arretan, mediku bat, etxez etxeko zerbitzurako mediku bat, erizain bat, etxez etxeko zerbitzua emango duen erizain bat eta bezeroen zerbitzurako langile bat edo zelari bat izango dira. Larrialdi zerbitzuei osorik eutsiko zaie.

Garraioa. Ohiko lanegunetako zerbitzuen %30 bermatuko dira.

Hezkuntza. Ikasleei sarrera bermatzeko, langile batek joan beharko du goizeko eta arratsaldeko txandan.

NAFARROAKO GOBERNUA

Osasunbidea. Ospitaleetan, jaiegunetako lantaldea izango da. Lehen arretan, mediku bat, pediatra bat, erizain bat eta sarbide zerbitzuko profesional bat. Larrialdi zerbitzuei osorik eutsiko zaie.

Garraioa. Errepide bidezko garraioan, ohiko zerbitzuen %28 mantenduko dira.

Hezkuntza. Zentro publikoetan, zuzendari eta ikasketa buru guztiek joan beharko dute lanera, hiru ikasgelako irakasle batek ere bai eta zaintzaile batek ere bai, bat baino gehiago dauden kasuetan, %50ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.