Hamabi egunean hiru garraiolari hil dira Euskal Herrian

Azkena, Donemiliagan izandako istripu batean hil da; gidatzen zihoan kamioia errepidetik irten eta irauli egin da

Elduainen (Gipuzkoa) joan den ostiralean gertatutako istripua. BERRIA.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Atzo goizean garraiolari bat hil zen Donemiliagan (Araba), errepide istripu batean. Hamabi egunean hiru garraiolari hil dira Euskal Herrian.

Goizeko bederatziak hamar gutxiagotan gertatu zen atzoko ezbeharra, Araia eta Durruma Donemiliaga udalerriak lotzen dituen A-3020 errepidean. Kamioia errepidetik atera, eta erreten baten gainean irauli zen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Ondorioz, 46 urteko garraiolaria konorterik gabe geratu zen kamioiaren barruan. Istripuaren lekura joandako osasun zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin.

Oraindik zehazteko dago istripua nola gertatu zen. Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko. Larrialdi zerbitzuek gorpua Gasteizko Auzitegira eraman zuten autopsia egiteko.

Duela lau egun beste garraiolari bat hil zen istripu batean, Elduainen (Gipuzkoa). Orduan, kamioia errepidetik irten, eta mendi hegal batetik behera erori zen. Abuztuaren 8agertatu zen beste istripua, Fiteron (Nafarroa). Etxeko obrak egiteko harriak zeramatzan kamioia irauli, eta garraiolaria bertan hil zen. Garraiolariarekin haren bikotekidea zihoan, eta istripuan larri zauritu zen.

Mobilizazioetarako deia

Hiru garraiolari horiek hil izana salatzeko mobilizazioetarako deia egin dute biharko Hiru, ELA, LAB, EILAS eta EHNE sindikatuek. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Lakua auzoan duen egoitzaren aurrean elkarretaratze bat egingo dute, 11:00etan.

Garraiolarien lan baldintzak eta lan eskubideak bermatzeko «premiazko neurriak» eskatuko dituzte, baita sektoreko egoerari aurre egiteko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.