Hamabost lagun epaitzen hasi dira, Air Franceko buruei eraso egiteaz akusatuta

PARIS. Duela ia urtebete, 2015eko urriaren 5ean, Air Franceko dozenaka langile haserretuk enpresaren zuzendaritzaren bilera eten nahi izan zuten, ia hiru mila kaleratze eragin zituen berregituraketa plana salatzeko. Langile horietako hamabost epaitzen hasi ziren atzo, Bobignyn, Paris inguruan, Xavier Broseta Giza Baliabideetako buruari eta Pierre Pissonier ibilbide luzeetako hegaldien arduradunari oldartzea eta haiei alkandorak haustea egotzita. Bilera indarrez lehertzea leporatzen diete dagoeneko Air Francetik kaleratutako bost akusaturi, eta hesiak puskatzea, berriz, beste hamarrei. Akusatu gehienak CGT sindikatuko kideak dira, eta sindikatu horren elkartasuna jaso dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu