Enpresak

H&Mk 56 langile kaleratu nahi ditu Euskal Herrian

Gaur ere greba eguna dute langileek. Akordiorik ezean, lanuzte mugagabea hasiko dute maiatzaren 3an.

H&M taldeko langileen protesta, gaur, Garberan (Donostia). I.LASA
Iker Aranburu.
2021eko apirilaren 23a
17:11
Entzun

H&M arropa denden kateko kaleratze kolektiboaren negoziazio mahaia gaur osatu da. Suediako enpresak hor zehaztu die zenbat langile bota nahi dituen: 56 dira Euskal Herrian; launa Nafarroan eta Araban; hamasei Gipuzkoan, eta 30 Bizkaian.

H&Mko langileek grebarekin erantzun diote enpresaren asmoari: atzo eta gaur greba lanuzte «arrakastatsua» egin zuten, ELAren arabera, eta datorren ostiralean jarraituko dute. Enpresak jarrera aldatzen ez badu, greba mugagabea izango da maiatzaren 3tik aurrera.

ELAk haserre hartu du enplegu erregulazioa Madrilen negoziatzea, beldur baita «COOO eta UGT bezalako sindikatuek» oniritzia emango ote dieten kaleratzeei. Kontrara, jakinarazi du «sutsuki» borrokatuko duela «digitalizazio prozesuaren aitzakiapean» inor kaleratzea. Enpresak bota nahi dituen langileen artean ezaugarri «bitxia» aurkitu du ELAk: «Gehiengo ikaragarri bat zaintzagatiko lanaldi murrizketa eskatu duten amak dira. Aberrazio bat da, eta aurkako neurriak aztertzen ari da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.