Irudia. Gasteiz
HASI DITUZTE PROTESTAK DAEWOON
Daewooko langileak ez daude ados zuzendaritzak lana erregulatzeko egindako eskaerarekin, eta atzo hasi zituzten protestak Eusko Jaurlaritzari dosierra atzera bota dezala eskatzeko. Aurrena, Bilduko ordezkariekin batu ziren egoera azaltzeko; gero, elkarretaratzea egin zuten Andre Mari Zuriaren plazan. Gasteizko lantegiaren itxiera justifikatzeko eskuartean darabiltzan datuak ezkutatzea eta erregulazio eskaerarekin batera gizarte planik ez aurkeztea egotzi zioten zuzendaritzari. Protestekin jarraituko dutela adierazi zuten, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu