LANGABEZIA

Hegoaldean 918 langabe gutxiago izan dira maiatzean

INEMeko bulegoetan 85.847 langabek zuten izena emanda maiatzean

BILBO
2004ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Langabeziak behera egin du iragan hilabetean Hego Euskal Herrian. 85.847 langabetu daude guztira, Hego Euskal Herrian, apirilean baino 2.091 langabe gutxiago. Iazko datuekin alderatuta ere, INEMeko bulegoetanlangabe gutxiagok zuten izena emanda: 918 langabe gutxiagohain zuzen.DatuokEspainiako INEM enplegu bulegoak eman zituen aditzera.

Herrialdeka aztertuta, Bizkaian daude langabe gehien: 40.978 guztira, baina era berean langabe kopuruak beherakadarik handiena izan duen herrialdea izan da, %4,82. Gipuzkoan,20.006 lagun daude erregistratuta INEMeko bulegoetan. Arabak dauka, bestetik, langabe gutxien. Ez ziren 10.000ra iristen, maiatzean. Adierazgarria da urtean zehar %5,52 egin duela behera langabeziak. Lau herrialdeen artean beherakadarik handiena da. Nafarroan, aldiz, 15.924 langabe zeuden eta iazko datuekin alderatuta, %3,37 jaitsi da.Iragan hilabetean izenpetu ziren kontratuei dagokienez, alde handia dago oraindik ere kontratu finko eta aldi baterakoen artean.Hego Euskal Herrian maiatzean izenpetutako 385.630 kontratuetatik 33.498 dira finkoak.

Emakume langabe gehiago

Emakumeen langabeziak gizonena baino handiago izaten jarraitzen du. Nafarroan da alde hori nabarien, 10.170 emakume langabe daude eta gizonen kasuan, erdia baino apur bat gehiago daude lanik gabe: 5.754. Beste hiru herrialdetan datuak hobeak izan arren, aldea handia dago ere: 70.000 langabeetatik 40.000 inguru dira emakumeak.

25 urtetik beherako gazteei dagokienez, bizkaitarrek dute egoerarik egongaitzena. 4.500 langabe baino gehiago daude, beste hiru herrialdeetan baino ia 400 gutxiago.Lana sektoreka banatuz gero, zerbitzuetan daude langabegehien: 50.472 lagunek dute izena emanda INEMen. Industrian, berriz, 17.828 langabe daude, eraikuntzan 7.466 eta nekazaritzan 724.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.