Hidrogeno berde merkea lortzeko partzuergo berria

2021eko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
H2Basque partzuergoa sortu da, hidrogeno berdea kostu txikian sortzeko teknologiak garatzeko. Tecnalia buru dutela, elkarlana abiatu dute Tubacex Innovacionek, Cidetecek, CIC Energigunek, EHUk, Teknikerrek, Petronor Innovacionek eta Energiaren Klusterrak. Besteak beste, hidrogenoa sortzeko hiru prototipo dituzte esku artean: hidrogenoa anioi truke bidez sortuko duten mintz elektrolizagailuak, protoi truke bidezko mintz elektrolizagailuak eta ziklo termokimikoak. Tecnaliak azaldu duenez, proiektuak «hidrogeno berdea sortzeko teknologiak prozesu industrialetan nola integratu ere ikertuko du», baita teknologia ezartzeko erabilera industrialik egokienak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.