Hipoteken gastuak nola banatu arautu du Gorenak
MADRIL. Hipoteka bat egitean sortutako gastuak banatu beharko dituzte bezeroek eta bankuek. Egintza juridiko dokumentatuak bezeroak ordaindu beharko ditu; notarioarenak erdi bana pagatuko dituzte, eta erregistroarenak bankuak ordainduko ditu. Europako Justizia Auzitegiak kaleratutako ebazpenari erantzunez, doktrina hori ezarri du Espainiako Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu