HIPOTEKEN LETRA TXIKIA

2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Hipotekaren ordainketa hilabetez atzeratu ahal izango da zenbait baldintza betez gero.

Eskaera guztiak bete behar dira. Lau baldintza bete behar dira atzerapena eskatzeko. Lehena: hipotekaduna langabezian egotea edo bere irabazien %40 baino gehiago galdu izana. Bigarrena: familiaren diru sarrerak ez izatea 1.600 eurotik gorakoak azken hilean—gehitu daiteke, haur kopuruaren arabera—. Hirugarrena: hipotekaren kuotak ez gainditzea familiaren diru sarreren %35 .Eta laugarrena: hipotekaren zama familiaren diru sarrerekiko %1,3 handitu izana. Horri guztiari gehitu behar zaio agiriak lortzeko zailtasuna.

Lokalen kasuan neurriak ez du balio. Ohiko etxebizitzaren hipotekari dagokio neurria, eta horrek kanpoan uzten ditu autonomoen eta enpresari txikien negozioen lokalak.

Bankuen oharra. Gogorarazi dute hiru hilabetean ordaintzen ez bada berankortasun tasak aplikatuko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.