Maiatzaren 23, 24 eta 25erako greba deitu dituzte Gipuzkoako hoteletako langileak. Lau sindikatu nagusiek egin dute eskaria (ELA, CCOO, LAB eta UGT), uste baitute patronalak egindako proposamenak ez direla nahikoak akordio baterako iristeko. Azken bilera 2017ko urrian egin zuten bi aldeek.
Bihar emango dituzte azalpen gehiago, ELAren Donostiako egoitzan.