Ertzaintza barrikaden lekura inguratu bada ere, momentuz behintzat ez dago istilurik.
Gobernuak Navalen epekako heriotza erabaki duela salatu du ELAk
ELAk esan duenez, atzo Madrilen izandako bileran "Espainiako Gobernuaren borondatea ez da batere aldatu". Sindikatuak "Navalen etorkizuna sektore publikoan soilik" dagoela azpimarratu du, eta sindikatuek eta SEPIK Bruselan Mario Monti Europako Lehiarako komisionarioarekin izango duten bilerara ez direla agertuko azaldu du.
Bilera horretan jorratutako edukiak "SEPIk pribatizazioaren bidean uratsak egiteko" baliatuko dituela salatu du. Bitartean ELA mobilizazioekin jarraitzearen alde agertu da.
Naval
Hirugarren greba egunean ere barrikadak
Navaleko langileek hirugarren greba eguna dute gaurkoa. Beraien lantegia ez ixtea eta arazoaren konponbidea eskatzen dute Sestaoko beharginek. Goizeko 07:30ean batzarra egin dute lantegian, eta gero, kalera atera dira, barrikadekin bideak oztopatzera. Bilbo eta Santurtzi arteko BI-3739 errepide itxi dute, eta baita Sestao eta A-8a lotzen dituen BI-644 errepidea ere. Renfeko trenbidean ere barrikada jarri due, eta trenak ezin izan du bere ibilbidea egin. Datorren hilaren 6an ere greba egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu