Sindikatuak-Hitzarmen Kolektiboa

Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan "norgehiagoka presente" egongo dela gogorarazi diote ELA, LAB eta ESK sindikatuek Patronalari

ELA, LAB eta ESK sindikatuek iragarri dutenez, "grebak, manifestazioak eta hainbat mobilizazioa present egongo dira 2004 hitzarmen kolektiboan". Halaber, inflazioaren araberako igoerak eskatuko dituztela, genero eta soldata bazterketaren aurka borroka egingo dutela eta prekaritateari aurre egingo diotela nabarmendu dute. Lan-osasuna eta lan-munduaren euskalduntzea izango dira jorratuko dituzte beste bi ardatzak. Hiru sindikatuek pozik agertu dira lortutako akordioarekin, nahiz eta jakin "bidea zaila" izango dela.

2004ko otsailaren 10a
16:07
Entzun
Jose Elorrieta (ELA), Rafa Diez Usabiaga (LAB) eta Angel Abalde (ESK) hiru sindikatu horietako buruek eman dituzte aditzera 2004. urterako dituzten egitasmoak.

Diez Usabiagak hiru sindikatuek lortutako akordioa ontzat jo du, nahiz eta onartu "esfortzu handia" egin behar izan dutela konpromiso horietara iristeko. Orain arte indarrean egon den "hitzarmen kolektiboaren eredua agortua" dagoela azpimarratu du, "orain artekoak ez baititu zalantzan Patronalak ezarritako lan-baldintzak, ezberdintasunean eta prekaritatean oinarritutakoak".

"Probokazio hutsa da enpresa askotan gertatzen ari dena, prekaritateaz baliatuz Patronalaren etekinei begira ari baitira lanean. Ez dugu onartzen Patronalak biktimarena egitea, ekonomian piratarena egiten ari baitira, eta baita langileekiko lan-harremanetan", azpimarratu du Diez Usabiagak.

"Ez dugu onartzen sindikatuei egoztea hitzarmen kolektiboak politika egiten ari garela esatean, Farto, Knorr eta besteak etengabe ari baitira politika egiten, PPren estrategiarekin lerrokatuz, gainera", salatu du. Hala ere, ez dela erraza izango nabarmendu du, "Patronalak, CCOOk eta UGTk fronte bat baitute osatua".

"Prekaritatea %30tik gora"

Bestalde, Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak esan du hitzarmen kolektiboak Hego Euskal Herrian "soslai gogorra" duela, "konfrontazioa" sortzen dela. Hego Euskal Herrian prekaritatea %30tik gora dagoela azpimarratu du, Europan %14a denean. Halaber, Hego Euskal Herriko langileen erdia soldata bazterketaren mugan dagoela gogoratu du. Administrazioaren "pribatizazio basatia" ekarri du gogora Elorrietak.

"Eusko Jaurlaritzak enpresaburuei eta Patronalari gero eta diru gehiago ematen dioten bitartean, enpresaburu okerragoak izango ditugu, lotsagabegoak, diru-publikoarekin lan egitera ohituago daudenak", kritikatu du ELAko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.