HS2 TRENBIDEA

2018ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer da HS2?

Londres eta Ingalaterra erdialdeko eta iparraldeko hiri batzuk lotu behar dituen abiadura handiko trena (AHT). Lehen epean, Londres-Birmingham egingo dute (2026rako), eta, bigarrenean, 2033rako, bi adar gehituko dizkiote, bata Manchesterrera eta bestea Yorkshirera (Leeds eta York). Zeharkatu behar dituen eskualdeetan aurkako mugimendua sortu du HS2k; garestia dela diote, ingurumena hondatuko duela, eta ez dela beharrezkoa.

Zeintzuk dira lehiakideak?

Iaz, Alstom, Siemens, Talgo, Hitachi eta Bombardier aukeratu zituen HS2k, baina orain lekua egin diote CAFi, lehia handitzeko. Izan ere, eskaintza bateratua aurkeztuko dute Hitachik eta Bombardierrek, eta bat egiteko prozesuan daude Alstom eta Siemens.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.