Lan gatazka

Huerta de Peralta, langile borrokaren eredu

Urriaren 3an estreinatuko da Unai Redinek zuzendu eta LAB sindikatuak ekoitzitako Hokoke dokumentala, Huerta de Peraltako lan gatazkan oinarritutakoa.

2019ko irailaren 17a
10:01
Entzun

Lehenengoz, Burlatako kultur etxean ikusi ahal izango da Hokoke dokumentala, urriaren 3an. Haren trailerra, ordea, ikusgai dago dagoeneko sare sozialetan. Unai Redinek idatzi eta zuzendu du lana, eta LAB sindikatuak ekoitzi. Huerta de Peraltako langileen borroka du oinarri dokumentalak.

Nekazaritza produktuak ekoitzi eta ontziratzen dituzten Nafarroako enpresetarik handienetariko bat da Huerta de Peralta, eta migratzaileak dira langile gehienak. Euren baldintzak hobetzeko asmoz, langileak antolatu egin ziren iaz, eta hainbat helburu lortu zituzten. Baina enpresak LABeko ordezkari ziren lau langile kaleratu zituen, sindikatuak salatu zuenez, "mendeku gisa".

Langileek greba mugagaberako deia egin zuten orduan. "Grebalariek 28 egunez erakutsi ziguten zelako balioa duen borroka eta duintasuna antolatzeak, nolako balioa duen esplotazioari eta prekaritateari elkarrekin aurre egiteak", nabarmendu du sindikatuak. Azkenean, akordioarekin amaitu ziren protestak, baina bidea gogorra izan zen: istiluak, salaketak, zaurituak eta baita langile baten aurkako kanporatzen agindu bat ere, "agintaritzaren aurkako delitua" egitea egotzita.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.