Eusko Jaurlaritza Lan sailak egindako azterketak jasotzen duenez, eskualdeen artean ezberdintasun "nabarmenak" daude langabezia-tasaren eta okupazio-tasaren garapena aztertzerakoan. Bilbon, esaterako, %4,5ean jaitsi da langabezia-tasa eta Bizkaiko gainontzeko eskualdeetan %1 eta %2aren artean jaitsi da. Gipuzkoan eta Araban, berriz, langabezia tasa %1,5 eta %2,5 artean igo da Gasteizen, Aialan, Tolosa-Goierrin eta Debabarrenean.
Lanpostu igoera nabarmena zerbitzu sektorean
Azkarraga sailburuak nabarmendu duenez, okupazioaren gorakadak "ekoizte sistematik urrunen dauden giza taldeei" eragin die, eta batik bat zerbitzu arloan eman da gorakada hori. Lanpostu gehienak zerbitzuen sektorean sortu dira, %88,6an baitaude okupazio gehienak. Nekazaritza sektorean %2an igo da okupazioa, eraikuntza arloan %1,6a eta industrian %0,6an. Iaz, enplegu publikoa %12,4an igo zen, eta enpresa pribatuetan %3,3an igo zen.
2003ko bigarren hiruhilekoari dagozkien datuak diotenez, enpleguak goranzko joera izan du, 6.700 lanpostu berri sortu baitira. Bestalde, langabezia tasa %8,4an dago kokatua (%6,3koa gizonezkoetan eta %11,5ekoa emakumezkoetan), eta nahiz eta langabezia dauden emakumezkoen kopurua gizonezkoenaren bikoitza bada ere, emakumezkoaren enplegua %4,4 igo zen. Lanean ari diren biztanleen kopurua goraka doa eta %54,5ean kokatu da: guztira 977.740 lagun.
Aldi baterako kontratuen gorakada
Bestalde, Azkarraga sailburuak aldi baterako kontratuen gorakada nabarmendu du, eta joera hori, batik bat, enpresa txiki ugari sortu direlako izan dela dio.
Ekonomia
Iaz sekula baino lanpostu gehiago sortu ziren EAEn, baina aldi baterako kontratuak %6an igo ziren
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak gaur eman dituen arabera, 2002. urtean "sekula baino lanpostu gehiago sortu ziren Euskal Autonomi Erkidegoan, %2,8ko erritmoarekin igoaz datu horiek". Iazko urtea amaitzerakoan langabezia-tasa %9an zegoen eta Espainian %11,4an. Azkarragak nabarmendu duenez, aurtengo urteko bigarren hiruhilekoan %8,4ra jaitsi da langabezia-tasa, baina aldi baterako kontratuak %6an igo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu