Iazko lehortearen ondorioei irtenbidea emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak banatu behar dituen dirulaguntzak “eskasak” direla eta oraindik kobratu gabe dituztela adierazi du Eneko Karrera Gipuzkoako EHNEko presidentetak.
Aldundiak Danimarkatik 4.000 tona bazka ekartzea, “burua zuritzeko” besterik izan ez zela uste du Karrerak. Guztira, galdutako bazka kopurua 180.000 tona izan zirela zehaztu du Enekok.
Bidenabar, kontrakoa dirudien arren, aurtengo egoera aurreko udakoaren parekoa dela ohartarazi du Gipuzkoako EHNEko presidenteak, lehorteari dagokionez. Sindikatuaren azterketen arabera, kostaldean aurreko urteko egoeraren parekoa bada, Tolosaldean, Goierrin, Deba bailaran eta Urolan egoera iazkoa baino larriagoa dela argitu du Eneko Karrerak.
nekazaritza
Iazko lehorteagatik Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzak “eskasak” direla salatu du EHNEk
Iazko udara gogorra izan zen nekazari eta abeltzainentzat. Beroaldiak, animalien bazka edota babarrun eta sagarraren ekoizpena ikaragarri murriztu zuen. Halaber, tenperatura altuek animalien erditzeak gutxitu zituen. Horiengatik eta beste eragin batzuengatik, 17 milioi eurokoak izan ziren galerak. Galerei aurre egiteko dirulaguntzak ordea, “eskasak” direla eta nekazariek oraindik jaso gabe dituztela salatu du ENHE nekazarien sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu