IBERDROLA. Galan Oriolen oinordeko

Datorren urtean hartuko du argindar konpainiako presidente kargua

Erredakzioa
2005eko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Iñigo de Oriolek 70 urte beteko ditu datorren urtean, eta Iberdrolako presidentetza utziko du, 2006ko Akziodunen Batzar Nagusiaren osteko lehen administrazio kontseiluan. Haren tokiaIgnacio Sanchez Galanek hartuko du, argindar konpainiako oraingo kontseilari ordezkaria.

Hala erabaki zuen atzo Iberdrolako Administrazio Kontseiluak, eta Oriol «modu logikoan eta ziurgabetasunik gabe» ordezkatu dutela adierazi zuen agiri batean. Agiriak dio sartu zenetik (2001. urtean) konpainiak izandako «norabide arrakastatsuagatik» izendatu dutela Galan presidente, eta Oriolen «ibilbide distiratsu eta eredugarria» izan dela azpimarratzen du. 1992tik da Oriol Iberdrolako presidente, Iberduerok eta Hidroelectrica Españolak bat egin zutenetik. Aurretik, azken horretako presidente zen, 1985etik, bere aita Jose Maria Oriol Urkijoren lekua hartu zuenetik. Iñigo Oriolek kontseiluan utziko duen lekua Iñigo Victor Oriol Ibarra semeak hartuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.