Ur sakonetako haize azpiegitura erraldoi bat egingo du Alemaniak, munduko handiena ur sakonetan —40 metrotik gora—. Iberdrolak jarriko du, eta 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo du horretarako.2010ean eskuratu zituen azpiegitura eraikitzeko eskubideak Bizkaiko enpresak, eta orain garapen faseari ekin dio.
400 megawattekogaitasuna izango du, eta, horretarako, bosna megawatteko potentzia duten airesorgailuak jarriko ditu. Urtean 350.000 etxe hornitzeko adina energia sortuko du. Ekoizpen lanak 2015ean hastea espero dute.«Proiektu honek esperientzia emango digu, etorkizunean beste herrialde batzuetan antzeko proiektuak lortzeko», esan dute.
Iberdrolak 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo du Alemanian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu