Batzuek ez dute, nonbait, krisirik. Izan ere, Iberdrola euskal enpresak aurten irailera bitartean 2.481,3 milioi euro irabazi ditu, gaur jakinarazi dituzten datuen arabera. 2007ko lehen bederatzi hilabeteetan baino %53,8 gehiago da hori.
Batik bat, negozio berrietan eta nazioarteko etekinetan oinarritu ditu irabaziak; %90, hain zuzen.
Ingeniaritzako negozioen eta ez-energetikoen arloan, aldiz, etekinek %17,8 egin dute behera, 290,3 milioi eurora arte. Espainiako Estatuan etxegintza krisian delako izan da jaitsiera hori, Iberdrolak dioenez.
EkonOMIA
Iberdrolak 2.481 milioi euro irabazi ditu irailera artean, iaz baino %54 gehiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu