Irudia. Elgoibar

IDEKO-IK4, MENDE LAURDEN BERRITZEN

2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Ikerketaren eta berrikuntzaren garrantziaz inor gutxi jabetzen zen 1986. urtean, Ideko-IK4 zentro teknologikoa sortu zutenean. Elgoibarko Arriaga industrialdeko eraikin zahar batean hasi ziren lanean, bigarren eskuko ordenagailu batekin. 25 urte beranduago, oso bestelako itxura dute kooperatibaren azpiegiturek, bidean izandako lorpenengatik, neurri handi batean. Makina-erremintako enpresak puntako teknologiaz hornitzea izan da zentro teknologikoaren egiteko nagusia. Eta horretan dirau, nahiz eta azken urteetan bere negozioa dibertsifikatzera jo duen. Zentroak 25 urte bete dituela ospatzeko ekitaldietan dira egunotan. Zorionak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.