Igeltseroek ezingo dute bakarrik lan egin egun beroetan
MADRIL. Eraikuntzako langileek ezingo dute bakarrik lan egin alerta gorria edo laranja aktibatzen den egunetan. CCOO eta UGT sindikatuek eta Eraikuntzaren Espainiako Konferentziak sinatu dute protokoloa. Ondo bidean, Hego Euskal Herrian ere aplikatuko da, sindikatu horiek ordezkaritzaren gehiengoa dutelako Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako eraikuntzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu