Finantza krisiak lehenik eta krisi ekonomikoak ondoren asko moteldu dute energia eolikoan egindako inbertsioa. Horren ondorioz %56 txikitu dira Gamesaren irabaziak, 50 milioi euroraino.
Aerosorgailuen eskariaren jaitsiera oso nabarmena izan da Hego Euskal Herriko eta Espainiako merkatuetan, iaz ez baitzuen errota bakar baten enkargurik jaso. Ondorioz, merkatuaren %27 izatetik %7 izatera igaro dira. Salmenten %28 egiten ditu AEBetan eta beste hainbat Txinan, eta %22 Europako beste herrialdeetan.
Orotara, 2.405 MWeko potentzia zuten iaz instalatutako parke eolikoek, esperotakoaren pare. Aurten kopuru hori igotzea aurreikusi du, 2010. urtearen amaieran eskariak handitu egin zirelako, Txinan batez ere. 2013rako, 4.000 MWera iritsi nahi du Gasteizko konpainiak.
Inbertsioak geratu direnez, %56 txikitu dira Gamesaren emaitzak
2010. urtearen amaieran eskariak ugaritu zirenez, aurten ekoizpena handitzea espero du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu