Ingurumen gaietan aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeek oinarrizko eragozpen bat dute atzo Europako Batzordeak aurkeztutako neurri sortarekin: emisioak %55 murrizteko helburua txikiegia da beroketa globala 1,5 gradura mugatzeko. %65eko murrizketa beharko litzateke talde batzuen arabera, eta %70ekoa beste batzuen arabera.
Horregatik,Greenpeacen ustez, batzordearen neurriak ospatzea «langa gainditu ez duen gorako jauziko atleta saritzea bezala litzateke». Friends of Earth-en arabera, neurriak ez dira egokiak bidezko trantsizio baterako eta planetaren beharretarako. BirdLifebek, berriz, gaitzetsi egin du proposamenak oraindik ere biomasa energia berriztagarritzat jotzea.
Industriaren aldetik, oro har, abegi ona izan du neurri sortak. «Baina deabrua xehetasunetan dago», ohartarazi du Business Europe patronalak, iradokiz hemendik aurrera zabaltzen diren negoziazioak garrantzitsuak izango direla. «Norabidea ona da», dio patronalak, « baina xehetasunak oso inportanteak dira oreka bilatzeko klima helburuen eta erronka ekonomikoen artean».
Industria nahiko ados, ingurumen taldeak batere ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu