Debagoieneko Industrialdeko (Gipuzkoa) kide diren bost udalak,industrialde horrek Debabarrenarekin bat egitearen aurka daude. Hala adierazi dute Arrasateko, Oñatiko, Bergarako, Eskoriatzako eta Aretxabaletako udalek: «Eskualdeari inposatu zaion bat egite honek Debagoieneko industria garapenari kalte nabarmenaegingo dio». Izan ere, Debagoienako Industrialdea Debabarrenaren esku geratuko litzateke. Horregatik, ez dute onartzen Eusko Jaurlaritzak Sprilur taldearen bidez martxan jarri duen industrialdeen bate-egite programa.
Ohar batean nabarmendu dute Sprilur eskualdeko industria egitura berriak sustatzeko sortu zela, baina, egun, bestelako helburu batzuk bultzatu nahian dabilela. Bost udalen arabera, PSEren hauteskunde interesek bultzatutako mugimendua da: «PSEk ez du ezer ere egin azken hiru urteetan. Orain, krisi ekonomikoari aurrea hartzeko egitasmoak martxan dituztela erakutsi nahi du».
Industrialdeak elkartuta, kostuak %20murriztuko direla esan du Eusko Jaurlaritzak. Baina udalen ustez, «aitzakia»da hori. Nabarmendu dute elkartuko dituzten bi industrialdeek lehendik ere partekatzen zutela kudeaketa: «Bietarako kudeatzaile bat dago, adibidez».
Sprilurrek industrialde berriak sortu nahi dituela uste dute, horietan enpresa berriak jarri ahal izateko. Udalen arabera, ez dira gauza berriak sortzeko garaia, eraikita dauden industrialdeak egungo egoerara egokitzekoa baizik: «Estrategia berriak topatu beharrean, krisira eraman gaituzten errezetak errepikatu nahi dituzte». Salatu dute, gainera, indarrez hartu dutela erabakia, akordioari muzin eginez. «Gipuzkoako Foru Aldundia eta gu ez gaituzte kontuan hartu. Gure iritziei ez diete kasurik egin». Sozietatearen %51 dago Sprilur taldearen esku dago, eta horretaz baliatu da erabakia hartzeko.
Igaro den astean Oiartzualdeko lau udalak ere —Oiartzun, Pasaia, Lezo eta Errenteria—, eskualdeko industrialdea Irungoarekin elkartzearen aurka agertu ziren.
Industrialdeen bat egitea salatu dute Debagoieneko bost udalek
Sprilurrek eskualdeko industrialdea Debabarrenarekin batuko du «kostuak murrizteko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu