Ekonomia

Industriaren ekoizpena %3,7 jaitsi zen iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Bi sektore jaitsi dira gehien: energia eta material eta tresneria elektrikoak.  Garraio  materialen ekoizpenak eta elikadura industriak gorantz egin dute.

Iker Aranburu.
2014ko otsailaren 6a
13:17
Entzun

Urteko azken hilabeteotan jaitsiera arindu bada ere, datu negatiboetan amaitu du 2013. urtea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industriak. Eustatek kaleratutako datuen arabera, %3,2 jaitsi zen ekoizpena. Indizeak %1,8 egin zuen behera azaroan eta %2,2 urrian.

Abendutik abendura erorketa %1ekoa da. Abendua, hori bai, azaroa baino hobea izan da, ekoizpen indizea %1,4 hazi baita (urtaroaren eragina zuzenduta). Abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%6,0) eta Gipuzkoan (%0,7); negatiboa Bizkaian (%-6,7). Hil artean, Gipuzkoak %+3,1 eta Arabak %+2,3; Bizkaiak %-0,9, 2013ko azaroaren aldean.

Ongien portatu den sektorea garraio materialena izan da, iaztik hona %19,4 handitu baita. Hau da, furgoneta, tren eta autobus gehiago ekoitzi direla iaz baino. Elikaduren eta edarien ekoizpena ere handitu da, %2,9. 

Oso jaitsiera txikia izan du industriaren sektore nagusiak, metalgintza k (-%0,2). Batez besteko jaitsieratik kanpo geratu da makinen eta tresneriaren ekoizpena ere, %1,4ko jaitsierarekin. .

Energiaren ekoizpen indizea, ordea, asko jaitsi da (-%9,4), eta horrek hein batean azaltzen du Bizkaiko datuak beste lurraldeetakoak baino okerragoak izatea, energia ekoizpena eta haren salerosketa (gas inportazioak, esaterako) han kontzentratuta dagoelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.