Industria

Industriaren ekoizpena handitu da

INEren datuen arabera, iaz baino %5,2 gehiago ekoitzi dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresek, eta %1,6 gehiago Nafarroakoek.

Iker Aranburu.
2013ko azaroaren 7a
12:35
Entzun

Krisiaren intentsitatea jaisten ari dela  erakusten duen beste datu bat kaleratu du Espainiako estatistika institutuak. Haren arabera, jaisteari utzi dio industriaren produkzioak, eta goranzko bidean jarri da aspaldiko partez. Edonola ere, irailean EAEn izandako hazkundea (%5,2) eta Nafarroakoa (%1,6) ez dira nahikoak azken urteko tasa negatiboak iraultzeko: azken urtean %3,5 txikitu da industriaren produkzioa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %3, berriz, Nafarroan.

INEren datuak ez datoz bat Eustatek atzo emandakoekin. Horiek zioten, egutegiaren efektua zuzendu ondoren, EAEko industria ekoizpenaren indizea %1,8 jaitsi dela iazko irailetik aurtengora. Hori bai, uzkurtzearen erritmoa berriro jaitsi da, %3,9tik %3,6ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.