INEk 1.300 langabe gutxiago zenbatu ditu Hego Euskal Herrian

Ekonomiaren motelaldiak oraingoz ez du aparteko eraginik izan enpleguaren sorreran

Miren Garate.
2008ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Krisiak krisi, langabeziak jaisten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. INE Espainiako EstatistikaInstitutuak 1.300 langabe gutxiago zenbatu ditu urteko bigarren hiruhilekoan. Herrialdeka, Araban ez beste guztietan egin du behera lan bila zebiltzan lagunen kopuruak. Aipatzekoa da Nafarroan urtarriletik martxora bitartean 5.800 langabe gehiago egon arren, oraingoan 1.300 gutxiago izana.

Sindikatuen arabera, INEk emandako datuak onak dira, batez ere Espainiakoekin alderatuta. Han207.400 langabe gehiago zenbatu ditu estatistika institutuak, eta tasa %10,44an kokatu da. Hego Euskal Herrian halako bi, beraz. Horren harira, Pedro Azpiazu EAJko Espainiako Kongresuko Ekonomia bozeramaileak adierazi du datuak «oso kezkagarriak» direla. «Beldurra eta zalantza eragiten du bi zenbakiko zifra horrek. Eta gaineratu du argi geratzen ari dela EAEn gauzak «hobeto» ari direla egiten Madrilen baino.

Dena den, sindikatuen hitzetan, ez dago baikor egoteko arrazoirik, eta enpleguaren kalitatea hobetu behar dela esan dute.LABen arabera, Europako Banku Zentralak interes tasak igo izanak ez dio mesederik egiten ekonomiari. Eta datozen hilabeteetan hazkunde erritmoaren jaitsierak enpleguan eragin negatiboa izango duela ohartarazi du. «Prekarietatea, behin-behinekotasuna eta lan istripuak izango dira lan merkatuaren ezaugarri nagusiak».

CCOOk adierazi du enplegua igo arren kezkagarria dela industrian galdutako lanpostu kopurua. «Kualifikazio txikiko eta soldata baxuko sektoreetan ari da oinarritzen okupazioren igoera». Hori dela eta, ekoizpen eredua aldatzea eta balio erantsia duten sektoreen aldeko apustua egitea behar-beharrezkoa dela azaldu du.

Felipe Garcia UGTko enplegu idazkariaren esanetan, biztanleria aktiboa igotzea ezinbestekoa da. Halaber, teknologia berrietaneta azpiegituretan inbertitu eta enplegu egonkorra sortu behar litzatekeela esan du. Horrez gain,Eusko Jaurlaritzari eskatu dio elkarrizketa bultzatzeko. «Jaurlaritzak alde batera utzi behar du herrialdea ezegonkortasunera daraman politika».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.