Urteak aurrera egin ahala, jaitsiera nabarmena izan du inflazioak. Susto ederra eman zuen urtearen hasieran, petrolio eta argindar garestiagoaren eskutik %3ra hurbildu zelako, tasarik handiena krisia hasiz geroztik. Baina energiak gorantz presio egiteari utzi ahala apaldu da prezioen igoera. Apirilean %2,5era iritsi zen, eta %1,9ra jaitsi da maiatzean.
Lurralde guztietan jaitsi da KPIa, baina Nafarroan batez ere, %1,5ean geratu baita. Gipuzkoak %1,9ko tasa du, Arabak %2koa eta Bizkaiak, berriz, %2,1ekoa.
Hilabete horretan bertan prezioak %0,1 merkatu dira.