Prezioak

Inflazioa %2,3 da oraindik ere, Hegoaldean

Uztailean prezioak %0,5 jaitsi ziren, merkealdiaren eraginez.

Gasolindegi bat. J. J. GUILLEN, EFE
Iker Aranburu.
2018ko abuztuaren 14a
13:36
Entzun

2017. urtea %1ean amaitu zuen inflazioak, erregaiaren prezioaren gorabeheren eragina txikitu zenean, eta maila apalean iraun zuen apirilera arte. Maiatzean, ordea, %2ra igo zen, eta ekainean beste urrats bat egin zuen gora, %2,3ra arte.

Erregaiaren garestitzea da inflazioak gora egin izanaren arrazoi nagusietako bat. Garraioak atalean, prezioek %5,8 egin dute gora azken urtean. Nabarmen garestiagoak dira ura, argindarra, gasa eta etxebizitzak ere —%4,3 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5,5 Nafarroan—. Elikagaien prezioa  %2 handitu da Hego Euskal Herri osoan, 

Gehien merkatu dena aisialdia eta kultura da: -%0,6 EAEn, eta -%1,2 Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.