KPI

Inflazioak -%0,7an jarraitzen du Hegoaldean

Prezioen apirileko igoerak ez du aldaketarik eragin urte arteko inflazioan.

Iker Aranburu.
2016ko ekainaren 14a
08:10
Entzun

Apiriletik maiatzera %0,5 igo dira prezioak Hego Euskal Herrian. Aurreko hilabeteotan behera egin ondoren, argindarra berriro garestitu da, eta jantziek eta oinetakoek ere igoera handia izan dute: %1,9 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %4,4 Nafarroan. Garraioaren prezioa ere dezente igo da (%1,4), erregaia garestitzen ari delako.

Urte arteko bilakaerari erreparatuz gero, ez da aldaketarik, -%0,7an jarraitzen baitu urte arteko inflazioak. Laugarren hilabetea da segidan kontsumo prezioen indizea negatiboan dagoela. Inflazio tasa handiena Bizkaiak du (-%0,6), eta Gipuzkoak txikiena (-%0,9). Tartean daude Araba eta Nafarroa, bietan -%0,8 baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.