Eurostat Europako Batasuneko Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, ekainean urtetik urterako inflazioa -%0,1 izan da eurogunean. Lehen aldiz izan da negatiboa inflazioa euroa erabiltzen duten herrialdeetan.
Europako Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetan prezioak aurreko hilean batez beste %0,2 igo baziren ere, inflazioa negatiboa izan da.
Gehien igo diren prezioak garraioena (%1,4), alkoholdun edariena eta tabakoarena (%1,3) eta hotel eta jatetxeena (%0,3) izan dira. Gehien jaitsi direnak, arroparena (%1,1) eta jaki eta komunikabideenak (-%0,3 bi kasuetan).
Euskal Herrian Hegoaldean bigarren hilabetez izan da inflazioa negatiboa, eta iazko ekainetik %0,2 jaitsi da. Hala eta guztiz ere, maiatzetik ekainera prezioek gorakada eduki dute: %0,4koa. Urte hasieratik hilabetez hilabete prezioak jaitsiz joan dira, baina ekainekoa salbuespena izan da. Hein handi batean, tabakoaren eta erregaiaren zergaren igoerak eragin du.
EkoNOMIA
Inflazioak iaztik %0,1 egin du behera eurogunean
Historian lehen aldiz jaitsi dira prezioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu