Enpresak

Ingeteamen parte hartzea %15,9ra jaitsi du Kutxabankek

Bizkaiko enpresaren lau familia sortzaileek konpainiaren %74,02 kontrolatuko dute.

Iker Aranburu.
2018ko abenduaren 10a
13:23
Entzun

Enpresetan dituen akzioak saltzen jarraitzen du Kutxabankek. Gaur jakinarazi dutenez, bankuak eta Ingeteameko beste akziodunek itun bat lortu dute Kutxabanken parte hartzea %15,9ra jaisteko —%29,2 zituen iaz—. Bizkaiko ingeniaritza enpresa sortu zuten lau familietako bakoitzak %18,5era igo du bere parte hartzea.

Zamudion du egoitza Ingeteamek, baina mundu osoan aritzen da, eta lantegiak edo bestelako egoitzak ditu 22 estatutan. Gaur egun, 3.900 langile ditu.

Ingeniaritza elektrikoan eta automatizazioan eta potentzia eta kontrol arloetako elektronikan aritzen da Ingeteam. Indar adarraren bitartez, motor elektrikoak, ur azpiko bonbak eta argindar sortzaileak ere egiten ditu.

Urtea 600 milioi euroren salmentarekin eta %12ko irabazi operatibo batekin amaitzea espero du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.