Enpresak

Ingetemeak Italiako enpresa baten adar fotovoltaikoa erosi du

Indian eta AEBetan asko haziko da Bizkaiko enpresa hori.

Iker Aranburu.
2016ko ekainaren 21a
19:17
Entzun

Hamasei urte daramatza Zamudioko enpresa horrek eguzki energiaren sektorean. Dagoeneko bost gigawatteko potentzia duten panel fotovoltaikoak jarri ditu etxe zein enpresetan. Orain, bere eskariak asko handituko direla nabarmendu du Ingeteamek, Bonfigliolik proiektu asko zituelako esku artean. Italiako enpresa horrek hiru gigawatteko potentzia duten panelak jarri ditu orain arte.

Ingeteamek 3.500 langile ditu, eta motorez, bonbaz, sorgailuz eta beste aparailu elektriko eta elektronikoz hornitzen ditu energia sektorea, metalgintza, ontzigintza, trenbideak, energia sareak eta halakoak.

Bonfiglioliren erosketa ez dela azkena izango iradoki du Javier Coloma Ingeteameko energia ataleko buruak: "Energia berriztagarrien sektorean geure presentzia zabaltzeko asmotan dago Ingeteam, eta hazkunde hori bizkortzeko aukera berrien bila dabil zuzendaritza".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.