Enplegua

Inoiz baino langile gehiago daude EBn

Azken urtean %1,5 hazi da enplegua eurogunean, eta %1,4 Europako Batasunean.

Langileak teilatu bat konpontzen, Frankfurten. MAURITZ ANTIN / EFE
Iker Aranburu.
2017ko ekainaren 14a
14:39
Entzun

Eurostaten datuen arabera, 234,2 milioi emakume eta gizon ari dira lanean batasuna osatzen duten 28 estatuetan. Horietatik 154,8 milioi daude euroguneko hemeretzi lurraldeetan. Eremu batean zein bestean ez da inoiz hainbeste herritar lanean, ez behintzat estatistitikak daudenetik.

Langileen kopurua hazi egin zen 2005tik 2008ra, baina krisia lehertu zenean behera egin zuen nabarmen. 2013an hasi zen berriro gora egiten, eta dagoeneko gainditu ditu 2008ko kopuruak.

Enplegu gehien sortu da Estonian (%2,8), Maltan (%1,7) eta Suedian (%1,2). Behera doa, berriz, Letonian (-%1,9), Errumanian (-%1,2) eta Kroazian (-%0,6).

Horrek ez du esan nahi, ordea, lan merkatua krisi aurreko egoerara itzuli denik. Langile gehiago daude, bai, baina baita langabe gehiago ere. Eurostaten azken datuak apirilekoak dira, eta esaten dute 19,1 milioi langabe daudela EBn, horietatik 15 milioi eurogunean.

Langabezia tasak 2013an jo zuen goia —%12 gainditu zuen eurogunean, eta %11 EBn—, eta jaisten aritu da orduz geroztik, baina oraindik ez da iritsi 2008ko mailara (%7ren bueltan). Apirilean EBko biztanle aktiboen %7,8 zeuden lanik gabe, eta eurogunekoen %9,3. Urtebetean 0,9 puntu jaitsi da langabezia tasa eremu bietan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.