Langabezia

Irailean baino 3.521 langabe gutxiago zeuden urrian Hego Euskal Herrian

Enplegu sorrera handia izan da, ia 18.000 kotizatzaile gehiago baitaude Gizarte Segurantzan

Iker Aranburu.
2016ko azaroaren 3a
07:52
Entzun

Hegoaldeko lurralde guztietan jaitsi da langabe kopurua, Espainiako Enplegu Ministerioaren datuen arabera: Araban 757 langabe gutxiago zeuden urrian (-%3,23), 893 Gipuzkoan (-%2,28); 586 Nafarroan (-%1,49) eta 1.285 Bizkaian (-%1,58).

Jaitsiera horri esker, 180.000 lagunen langatik jaitsi da berriro langabezia erregistratua. Guztira 179.877 daude lanik gabe Lanbideren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuen zerrendetan.

Langabezia gehiago murriztu da emakumeen artean (-2.350) gizonezkoen artean (-1179) baino. Edonola ere, ia 20.000 emakume gehiago daude lanik gabe gizonak baino. Langabezia tasa ere bost puntu handiagoa da: %15,63 emakumeen artean, eta %11,24 gizonen artean.

Langabeziaren datua baino hobea da landunena. Batez beste, 17.987 kotizatzaile berreskuratu ditu Gizarte Segurantzak, horietatik gehientsuenak erregimen orokorrekoak (17.306). Mahats uztaren bilketaren garaia izanda, nabarmena izan da nekazaritzaren ekarpena ere, 1.741 kotizatzaile gehiago izan baititu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.