lab

"Iraupen luze-luzeko langabezia etengabe handitzen ari da hilero"

LABek salatu du gaur egungo lan merkatua pobrezia "betikotzen" ari dela.

LABeko ordezkarien agerraldia. LAB
2014ko uztailaren 22a
10:05
Entzun

Hego Euskal Herriko biztanleriaren %17 —430.000 pertsona— txirotasun eta baztertze arriskuan daudela adierazi du LAB sindikatuak, eta salatu du egun ezarrita dagoen sistemak babes sistematik kanpo uzten dituela enplegua bilatzen ari direnak eta azpienpleguan dihardutenak. “Egoera gero eta larriagoa eta okerragoa da”, esan du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Haren ustez, “egoerak berak eskatzen du murrizketak etengabekoak izatea”.

LABen arabera, “patronalaren ekintza bateratuak, zeina Gasteiz eta Iruñeko gobernuen laguntzaz finkatzen ari diren, erregimen soziala eta laborala kalitate txarreko enpleguan (%25), langabezia tasa handian (%15) eta pobrezian (%17) oinarrituta dago".

Sindikatuak azaldu duenez, 2014ko lehen seihilekoan Hego Euskal Herrian sinatu diren kontratuen %94,6 behin-behinekoak izan dira. Gainera, urtarriletik ekainera arte, lanaldi osoko 9.400 kontratu eta lanaldi erdiko 3.000 kontratu desagertu dira. SEPEk ekainean argitaraturiko datuak ekarri ditu gogora LABek: 214.872 langabe zenbatu ziren Hego Euskal Herrian; hau da, langabezia tasa biztanleria aktiboaren %17,5era iritsi zen.

Datuei erreparatuz, iraupen luze-luzeko langabezia etengabe handitzen ari dela adierazi du Etxaidek. Izan ere, hamar langiletik seik urtebete baino gehiago daramate langabezian. “Horrek esan nahi du sistema publikoa ez dela bere lana betetzen ari”. Idazkariaren esanetan, “krisi hau negozio bihurtu da bankuentzat eta botere ekonomikoarentzat”. Hori dela eta, instituzioek bideratutako plan “urgente” bat eta elkarlana indartu behar direla azpimarratu du. Horretarako, sortu berri duten Karta Soziala lagungarria izango dela deritzote. LABen arabera, gutxieneko soldata bat ezartzea “ezinbestekoa” da. “Ezin da onartu jendeak aukeratu behar izatea sendagaiak erostea edo beste oinarrizko beharrizan batzuk asetzea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.