Autonomia. 250 kilometro ere egin ditzake i2e autobusak 14-16 orduz, batez beste, orduko17 km-ko abiaduran. Bost ordutan kargatzen dira sodio-nikeleko bateriak, gauez, eta %99 birzikla daitezke. Guztira, 376 kWh-ko potentzia dauka autobusak.
Zero emisio. Ez du CO2rik isurtzen ingurumenera, eta, urtean, 88 tona CO2 isurtzea saihesten du. Gasolioz dabilen batekin alderatuta, 33.000 litro erregai aurrezten du autobusak urtero. Gainera, ez du kutsadura akustikorik eragiten.
Segurtasuna. Aluminiozkoa da gehienbat, pisua arintzeko, baina R.66 iraultzeko aurkaneurria gainditu du. 600.000 kilometro egin dezakete edo 12 urtez iraun
Inbertsioa. Irizarrek martxan jarri zuen bere gaitasun guztiak, Jema, Datik, Hispacold eta Masats enpresen bidez, eta Creatio I+G zentroarekin batera 2009az geroztik proiektu hau garatzeko. Konpainiaren etorkizunean pisu handia izango du.
IRIZAR I2E
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu