"Kontsumoan eragina izan duen krisi ekonomikoak, kontsumoa eta aisia uztatzea lortu duten saltoki handiek, eta Internetek" eragin nabarmena izan dute azken urteotan saltoki txikietan, Pilpilean programako sortzaileen esanetan. Horren ondorioz, Nafarroako enpresek, IDEIA2k eta Fun-tsakek Pilpilean proiektua sustatu dute, egoera gainditu dezaten abantailak eskainiz.
Webgune bat sortu dute saltokien informazioa helarazteko, eta saltoki bakoitzak webgune orokorra gain berea izango du. Horrela, eskaintzen berri eman, produktuak azaldu eta informazioa zabaltzeko aukera izango dute saltokiek. Horrez gain, aplikazioa sortu dute sakelakoetan ere azaltzeko; jolas baten bitartez izango dute erabiltzaileek guztiaren berri izateko aukera.