Jose Maria Bravo Irungo (Gipuzkoa) Ogasun bulegoko zuzendari ohia berriz ere kartzelara bidali du Almudena Ovejero Irungo Epaitegiko 2. Instrukzioko epaileak, ondasun publikoa bidegabeki erabiltzea, dokumentu ofizialak faltsutzea eta dirua zuritzea leporatuta. Hirugarren aldiz deitu du Bravo deklaratzera baina honek, beste bietan bezala, ez du hitz egin. Fiskalak kartzelara sartzeko eskatu du, "ihes egiteko arriskua" dagoelako, eta epaileak onartu egin du eskaera. Ez dio, gainera, bermerik jarri. Martuteneko (Donostia) espetxean sartu dute.
Maiatzaren 18an atxilotu eta espetxera bidali zuten Bravo, arrazoi haiengatik, eta ekainaren 12an 400.000 euroko bermea ordainduta irten zuen handik (Martutenetik). Bi milioi euro bereganatzea leporatzen diote eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun Sailari bost milioi euroko iruzurra egitea.
Maria Rosa Cobos, Pilar Gracenea eta Pedro Maria Atristain Gabilondo dira auziko beste inputatuak.
Ekonomia
Irungo Ogasun bulegoko zuzendari ohia berriro kartzelara bidali du epaileak
Jose Maria Bravok gaur ere ez du deklaratu nahi izan. Ekainaren 12an 400.000 euroko bermea ordainduta espetxetik irten zuen. Ondasun publikoa bidegabeki erabiltzea, dokumentu ofizialak faltsutzea eta dirua zuritzea leporatzen dio epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu