%35

Iruzurra gaixo agirietan.

2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Adeccok egindako azterketa baten arabera, Espainian, langile bakoitza urtean 11,6 egunez gelditzen da lanera joan gabe gaixo dagoelako, Suitzan 10,9 egunez, Finlandian 8,3 egunez eta AEBetan 4,9 egunez. Baina hori baino gehiago ere badio azterketak, langileek gaixo agiria hartzen duten hiru alditatik batean ezer izan gabe hartzen dutela, iruzur egiten dutela, hain zuzen. Ondorioz, justifikatu gabeko huts egiteengatik eta iruzur eginez lanera joan gabe geratutako orduengatik, langile bakoitzeko urtean 343 euroko galera izaten ei du enpresak. Iruzurgilerik gehienak industria sektorean daudela ere badio azterketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.