ekonomia

Itxaropentsu dira garabi zaleen elkarteak, greba etzi buka baitaiteke

Araba, Gipuzkoa, Bizkaiko 400 bat garabi elkartu dira gaur Bilbon. Aste Nagusia medio, Derion (Bizkaia) bildu dira, besteak beste, autoa jasotzeagatik ordaintzen den prezioa igotzea eskatzeko. Ostiralean, Cepas eta Abeac langileen elkarteak eta Unespa patronala bilduko dira Madrilen, langileen eskaerei irtenbidea emateko.

2004ko abuztuaren 18a
17:47
Entzun
Bilbo Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiatik etorritako garabiz bete da gaur goizaldean. Derioko mintegian (Bizkaia) zuten garabi zaleek abiapuntua. 11:30etan hasi dira garabiak martxan eta erantzun ona izan du; guztira 400 garai inguru elkartu baitira. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiatik etorritakoei, Herrialde Katalanetatik, Galiziatik eta Espainiatik etorritako hainbat garabi batu zaizkie.

Lan baldintzen gatazkan, eztabaida gehien sortzen duena aseguru etxeek autoak jasotzeagatik ordaintzen duten prezioa da. Zerbitzu bakoitzagatik 25 euro inguru ordaintzen dituzte eta salneurria 50 eurotara igo behar dela eskatzen dute langileek.

Eskaera horretaz eta beste batzuetaz eztabaidatzeko, ostiralean Cepas eta Abeac langileen elkarteak eta Unespa patronala elkartuko dira Madrilen. Bilera honetan eman daitezken urratsen arabera, ostiralean greba bertan behera gera liteke. Horrexegatik, langileen elkarteak “itxaropentsu” dira.

Abeac-ek adierazi duenez, orain arte 4.000 bat dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bide bazterretan geldirik dauden autoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.